Marka onak eta ordezkaritza zabala Donostiako Udaberri lasterketan

Txintxarri 2019ko mar. 19a, 11:18
Lasarte-Oria Trail-eko kideak, Udaberri lasteketan. JAVIER ZATARAIN

Errepideko hamar kilometroko proba azkarran lehiatu dute 30 bat herritarrek. Jon Presa Espainiako txapelketarako sailkatzetik lau segundura geratu da Laredon. 

Eguraldi kaskarra, ur tanta batzuk tarteka, eta fresko samar. Korri egiteko eguraldi paregabeaz aprobetxatu zuten igandean Lasarte-Oriako korrikalari askok. EHUko Udaberri lasterketa egutegiko nabarmenetakoa da, eta norberak bere helburuarekin, lasterkariz bete ziren Donostiako kaleak. Gainera, 10.000 metroko Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten aldi berean. Raul Gomez Margallok lehiatu zuen; gaixo ibili da azken astean, eta ez du bere onena ematea lortu. Edonola ere, 6. postuan iritsi da. 

Lasterketa azkarra da Donostiarrak taldeak antolatutakoa, eta herritar batzuk markak hobetzeko erabili dute. Gomez kenduta, azkarrenetarikoak David Cordero, Gorka Gil eta Jon Altuna izan ziren, hirurak 37 minutuko marka jaitsita. Yoana Martin, Iratxe Beitia eta Elisabet Cepeda izan ziren lehen emakumeak iristen. 

Laredon 

Bestalde, Jon Presak larunbatean Laredoko 10 kilometroko lasterketa jokatu zuen. Marka pertsonala ontzea lortu zuen (32:57), baina denbora ofiziala kontutan hartzen denez (33:04), Espainiako txapelketarako sailkatzeko lau segundora geratu da.