Aste(buru) Musikala

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko mar. 17a, 17:32

Asteburu musikala izan da bukatzear dagoen hau. Udalak eta Danok Kidek elkarlanean antolatutako VII. Aste Musikaleko azken bi emanaldiez gozatu dute lasarteoriatarrek. 'Epa Txiki!' ikuskizuna eskaini du Demode Quartet laukoteak, eta 'Katiuska' zarzuela Sasibil konpainiak. Manuel Lekuona kultur etxea lepo bete da.