2019/03/23 Egun osoa

Antzerkia

IV. Antzerki Topaketa

IV. Antzerki Topaketa
Lasarte-Oria, Lasarte-Oria

Martxoaren 27an, Antzerkiaren nazioarteko eguna da. Kukuka Antzerki eta Dantza eskolako kideek egun berezi hori ospatuko dute. Horretarako adin guztietarako egitaraua osatu dute:

Tailerra
Guztiei irekitako zirko tailerra egingo dute. Izena ematea, 655 847 345 telefonoan edo kukuka@kukuka.eus helbidean.
Sasoeta ikastetxeko gimnasioa, 10:00etatik 12:00etara.

Antzerkia
Patata Tropikalak Pirata Garrapata haurrentzako antzerkia eskainiko du. Magia, antzerkia eta txontxongiloak tartekatzen dituen ikuskizuna horrek, kutsadurak naturan duen eraginaz hitz egiten du.
Gaztelekua, 12:30ean.

Antzerkiak
Kukuka Antzerki eta dantza eskolako ikasleek antzerkiak eskainiko dituzte, Okendo plazan amaituko dute.
Kaleetatik zehar, 17:00etatik 19:00etara.