Bazkari solidarioa eta jaialdi txikia antolatu dute martxoaren 31n, Arantzazuko Ama Birjinaren eliza azpiko lokalean, 14:00etan. Herritarrak gonbidatu dituzte ekitaldi horretara, laguntzeko helburua baitu jaialdiak. Hain justu, Togoko Lome hiriburuan Foyer Adsis hezkuntza proiektua babesteko dirua jasoko dute bazkariko txartelen bitartez. Zero mahai bat ere izango da.
Tiket horiek Ormazabal loradendan eskuratu daitezke, 12 eurotan.
Lasarte-Oriako herritar ugari daude egitasmo horren inguruan lanean. "Proiektuak hiru urte daramatza martxan. Aurten lehen aldiz haur eta gazteekin lanean ari dira", jakitera eman dute ekintzako antolatzaileek.