Eskubideak eta urraketak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko martxoaren 15a

Euskal presoen egoerari buruzko hitzaldia izan zen asteartean

Herriko euskal presoen egoeraren berri eman zuten Anais Funosas Bake Bidean elkarteko kideak eta Maritxu Paulus abokatuak asteartean, Mercero aretoan. Lasarte-Oriako Sare Herritarrak presoen eskubideen urraketak salatzeko antolatu dituen hitzaldietako bat da. Martxoaren 26an, Azken arnasa arte dokumentala emango dute, eta senideek haien bizipenak kontatuko dituzte.