Udako Txokoetan izena emateko epea apirilaren 1ean irekiko da, Ttakun Kultur Elkartean

Txintxarri 2019ko mar. 15a, 00:00

Internet bidez egin ahalko da izen ematea, txintxarri.eus atarian. Aurtengoan ere hamaika sorpresa izango dituzte txikiek uztailan. Hiru talde egingo dituzte, adinaren arabera: HH3-HH4, HH5-LH2 eta LH3-LH6. 

Uztailan ere aukera izango dute gaztetxoenek Ttakun Kultur Elkarteko begiraleekin hamaika ekintza eta irteera egiteko. Euskara elkarteak, urtero moduan, Udako Txokoak antolatu ditu. Goiztxoko, jangela zerbitzua eta irteerak izango dituzte. Anai-arreba bat baino gehiagok parte hartuz gero, deskontuak egingo dira. Hemen behean xehetasunak.