Orion hiru egun, 9-12 urteko gaztetxoentzat

Txintxarri 2019ko mar. 11a, 16:00

Apirilaren 15etik 17ra Txurruka aterpetxean igaroko dituzte hiru egun. Apirilaren 5ean amaituko da izen-ematea.   

Ttakun Kultur Elkarteak gaztetxoentzako hiru egun pasa antolatu du Aste Santuan. Orioko Txurruka aterpetxean igaroko dituzte bi gau. Apirilaren 15ean 11:00etan aterako dira, eta 17an itzuli, 13:00etan. Zumaburuko autobus geltokian jarri dute hitzordua. 

9-12 urte bitarteko haurrek izena eman dezakete. Apirilaren 5ean ixten da horretarako epea, baina plaza mugatuak dira. 

Ttakuneko bulegoan eman daiteke izena, 943 37 14 48 telefonoan, edo aisia@ttakun.eus helbidean. Euskara elkarteko bazkideentzako 48 euro baliodu ditu irteera. Gainerakoentzako, 51 euro.