Lilatoiak 30 urte bete ditu aurten. Sasoi betean dago lasterketa. Inoiz baino lasterkari gehiagok parte hartu dute aurten: 6.625 emakumek zabaldu dituzte berdintasun aldarriak Donostian. Beste asko geratu dira atera ezinik, izen-ematea berehala bete zelako. Baliteke datozen urteetan lasterketa antolatzeko bideratutako azpiegiturak handitzea; antolatzaileak pentsatzen hasiak dira ideia horretan.
Ehun herritar baino gehiago joan dira Donostiara gaur, Lilatoian parte hartzera. Azken urteetan bezala, emakume askok parte hartzen dute bost kilometroko lasterketan. Lorea Ayala donostiarra izan da helmugara iristen lehena, iaz bezala. 17 minutu behar izan ditu ibilbidea osatzeko.