Martxoak 8

Martxoaren 8ko greba - Kalejira

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko martxoaren 9a

Kalejiran parte hartu zuten ehunka emakumeek lan prekarietatea eta ikasgeletan jasan behar izaten dituzten eraso matxistak izan zituzten hizpide. Oriarte institutura joan ziren aurrena; gero, Iñigo de Loyola kalean dagoen Lanbideren bulegora; eta, azkenik, Atsobakar egoitzara. Bertako langileek bat egin zuten greba deialdiarekin, eta hitzarmen duin bat eskatu. Kale Nagusian eserialdia egin zuten gero, 14:00ak arte.