Lasarte-Oriako Udalak elkarretaratzea deitu zuen 12:00etarako. Plaza bete lasarteoriatar elkartu ziren Okendo plazan. Karabana feministan parte hartu zuten emakumeak geroxeago batu ziren kontzentraziora. Emakumezko pentsionisten aldarrikapenak entzun ostean, kalejira jendetsua hasi zuten.