2019/03/29 22:00etan

Zinema

Dantza filma

Dantza filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Okendo zinema taldearen eskutik, Dantza filma ikusi ahalko da. Telmo Esnal zuzendaria eta filmean parte hartu zuten Erketz EDTko kideak izango dira saioan. Sarrera, 5,50 euro. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

Korrika kulturalaren egitarauko ekintza da.