Hondarribiak, denboraldiko lehen bandera

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 5a, 12:00

Arg.: Intza Fernandez

Arraunak denboraldiari hasiera eman dio. Hondarribiako Arraun elkarteak Castro Urdiales Hiriko XXII. Banderan parte hartu du igandean

Intza Fernandez herritarrak eta bere kideek lehen postuan amaitu dute lehia. Ez da lehen proba izan, otsailaren 23an, etxean izan zuten lehen norgehiagoka, Hondarrabiako traineru jaitsiera. Horretan hirugarren postua eskuratu zuten, Orio eta Arraun Lagunaken atzetik.