Bost milioi euro utzi ditu Primitivak Lasarte-Orian

Txintxarri 2019ko mar. 5a, 09:43

Espainiako loteriako zozketaren zenbakia saldu du Iza-Guerri establezimenduak. 5.439.000 euro utzi ditu denera; asmatzaile bakarra izan da. 

Lasarte-Oriako izena lau haizetara zabaldu da azken egunetan, igandeko Primitiva zozketari esker; asmatzaile bakarraren zenbakia saldu da herrian, Iza-Guerri loteria dendan. Ez da establezimendu horrek saldu duen zenbaki saridun bakarra. Iazko Gabonetako loterian 400.000 euro banatu zituen. 32 urte baino gehiago ditu negozioak.