Hemeretzi egunez luzatuko dituzte protestak, otsailaren 20tik martxoaren 10a bitartean. Eskualdekako antolatutako ekintzak dira. Lasarte-Orian atzo kotxe karabana egin zuten eta martxoaren 7an elkarretaratzea egingo dute Okendo plazan, 11:30ean. Halaber, Emakumearen Nazioarteko Eguneko ekintzekin ere bat egingo dute. Beti ere, gogoratuta, langileen ordezkari Ana Merchanen hitzak: "berdintasuna erdietsi eta soldata arrakalarekin amaitzea lortzeko, bizitza erdigunean jartzeko, martxoaren 8ko borrokak egunerokoa izan behar duela".
Sindikatuak sektoreko patronaletako birekin lortutako aurre akordioak 2010etik mantentzen den probintziako hitzarmena berreskuratzea eta enpresetakoen berritzea ekarriko luke, lan baldintza eta soldata hobetzeekin batera.