"Martxoa ekitaldiz bete-bete dator". Horixe azaldu dute Lasarte-Oriako Udaleko kultura arduradunek. Izan ere, Inauteriez eta Martxoaren 8ko egitarauaz aparte, beste hamaika kultur ekitaldi prestatu dituzte. Nabarmentzekoak, zinema, Aste Musikala, Kukukaren Antzerki Topaketa, Adinkideren jaialdia, Aterpearen topaketak eta erakusketak.
Zinemari dagokionez, kalitate handiko bi film ekarriko dituzte. Batetik, film onenaren Oscar saria irabazitako The Green Book (martxoaren 17an). Bestetik, Telmo Esnalen Dantza (martxoaren 29an eta 31n). Era berean, haurrentzako zinema ere izango da hilabetean zehar.
Aste Musikala martxoaren 14, 15 eta 16an egingo dute. Danok Kidek Otxote Txanbela ekarriko du, eta Demode Quartet eta Katiuska zarzuela ere izango dira ikusgai. Horrez gain, hilaren 13an opera denboraldiarekin jarraituko dute, Andrea Chenier obrarekin.
Jaialdiak
Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak martxoaren 27an egingo du Antzerki Topaketa, nazioarteko egunarekin lotuta.
Bestalde, Adinkidek jaialdia egingo du hilaren 30ean. Getaria banda, Alboka abesbatza eta Lasarte-Oriako danborrada izango dira bertan.
Aterpeak ere antolatu du ekitaldi bat, martxoaren 23an: Moda topaketa. Ileapandegiak eta osagarriak izango dira ekitaldiaren egitarauaren ardatzak. Azkenik, erakusketak ere izango dira Mercero gunean. Brancussi, hilaren 1etik 8ra, eta Severiano Iglesiasen pintura, hilaren 22tik 14ra.