Udaberriko txapelketa hasi dute herriko gimnastek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 1a, 09:15
Arg.: LOKE Gimnastika

Asteburuan hasi zuten gimnastika erritmikoko udaberriko txapelketa Ibarran

Lasarte-Oriako gimnastek alebin eta infantil mailetan parte hartu zuten. Txikienen artean, Landaberriko hiru taldeek 10, 16 eta 25 postuetan amaitu zuten, sailkapeneko erdigunean, guztira 41 talde baitziren maila horretan. Infantiletan, aldiz, LOKE-Oriarteko bi talde zeuden parte hartu zuten hamabosten artean, 4. eta 8. postuetan sailkatuta.