Errigorak martxoaren 7an hasiko du udaberriko kanpaina

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 4a, 09:30

Udazkenean saskiak eskatzeko aukera eskaintzen du Errigorrak. Orain hastear duen kanpainan, etxeko despentsa beteta eusteko oliba olioa eta beste produktuak eskatzeko aukera zabalduko du

Produktuei buruzko informazioa eta kanpainaren filosofia www.errigora.eus webgunean daude.  Ateratako etekina euskara ofiziala ez den tokietan euskalgintzari bultzada ekonomikoa emateko erabiltzen du. Aurten bi berrikuntza ditu: kamisetak eta arroza eskainiko dituzte. Martxoaren 22a da eskaera egiteko azken eguna.