2019/03/14 19:30ean

Musika

VII. Musika Astea - Txanbela otxotea

VII. Musika Astea - Txanbela otxotea
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Iaz Juanjo Mena orkestra zuzendariak otxote bat sortzeko eskatzeko deitu zion Josean Vegari (Errenteria, Gipuzkoa, 1963), AEBetako Cincinnatiko May Festivalen «euskal kultura tradizionala» ezagutarazteko asmoarekin. Txanbela otxotea sortu eta hainbat kontzertu eskaini dituzte geroztik. Euskal doinuak nagusi dira haien egitarauan.

Emanaldia VII. Musika Asteko ekintza da.