2019/03/10 19:30ean

Zinema

Jeunne Femme filma

Jeunne Femme filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Bienvenida a Montparnasee (Jeunne Femme) filma ikusi ahalko da helduen zinema atalean. Sarrera, 5,50 euro. Jatorrizko bertsioan eskainiko da gaztelerazko azpidatzizkiekin. M8 egitarauaren barruko ekintza.

Léonor Serraille zuzendariaren lehen lana da eta John Cassavetes Una mujer bajo la influencia filma ekarri dezake gogora.

Paula 31 urteko emakumea da. Anbiziorik ez du, lotsagabekoa eta buruarina da. 10 urteko harremanaren ostean, bere mutil lagunak uzten du eta bere bizia aldatzeko momentua dela konturatzen da. Muchaca, mutil ohiaren katua lagun duela Parisera bueltatzen da. Urte asko dira bere jaioterria utzi zuela. Lagunik eta lanik gabe dago, bakarrik sentitzen da... baina argi du zerotik hasi nahi duela. Segurtasunez egoera berriari aurre egingo dio.

Zinema jaialdietan hainbat sari lortutako filma da Bienvenida a Montparnasse. Hala nola, 2017. urteko Canneseko zinema jaialdian Urrezko kamera, opera prima onenaren saria eskuratu zuen eta Valladolideko Semincin Laetitia Doschek Agnieszka Mandat-Grabkaekin batera aktore onenaren saria partekatu zuen.