2019/03/03 19:30ean

Zinema

El Blues de Beale Street filma

El Blues de Beale Street filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Helduen zinema atalean, El Blues de Beale Street filma ikusi ahalko da. Sarrera, 5,50 euro.

James Baldwin idazlearen If Beale Street Could Talk liburuan oinarritutako filma aurkezten du oraingoan Barry Jenkins zuzendariak. Oscar sarietan Regina Kingek taldeko emakumezko aktore onenaren saria eskuratu du. Egokitutako gidoi onena eta Jatorrizko soinu banda onenaren sarietarako ere hautagai zen filma.

1970eko hamarkadako mugimendu zibila handia da, baina komunitate afro-amerikarrak oraindik bidegabekeriak jasaten ditu.

Harlem auzoa. Tish eta Fonny bikotea pozik bizi da. Zoritxarrez, Fonnyri emakume bat bortxatu izana egozten diote. Fonny espetxeratu eta haurdun dagoela jakiten du Tishek. Umea jaio baino lehen Fonny kalean egotea nahi du guztik batera bizitzeko. Horregatik, Tishek bere bikotekidearen errugabetasuna frogatzeko borrokan hasi beharko du. Horretarako, bere familaren laguntza izango du.