Saharar zaporeak dastatzen

Txintxarri Aldizkaria 2019ko otsailaren 24a

Saharari elkartasuna adierazteko modu asko daude. Esate baterako, mahaira eseri eta lurralde horretako hainbat zapore dastatzea. Dozenaka herritar elkartu dira Furia Beltza tabernan

Jarira, kuskusa barazkiekin, arkumea eta postrea. Saharari elkartasuna adierazteko menua. Hogei bat lasarteoriatar elkartu ziren atzo eguerdian Furia Beltza tabernan, herri horri elkartasuna adierazi eta bertako zenbait zapore dastatzeko. Saharar Errepublikako hainbat bandera erakutsi zituzten jan bitartean, milaka kilometrora egonda ere, elkartasun keinuak iristen eta sentitzen dituztelako sahararrek.