Garoa taberna Eguzki senior taldeak 4-1 irabazi zuen asteburuan Teep Samaniego Orixe Tolosaldearen kontra, Maialen Chourraut kiroldegian. Partida berdindua izan zen; bi taldeek markagailuan aurre hartzeko aukerak egin zituzten. Aitziberrek sartu zuen lehen gola, baina minutu gutxira Samaniegok berdinketa lortu zuen. Ondoren, urduri aritu ziren bi taldeak, eta Ainhoak aurre hartzeko aprobetxatu zuen. Atsedenaldiaren ondoren taldearen erasoa hobetu zen eta Igone eta Sarairen gol bana egin zuten. Samaniego saiatu zen baina etxeko jokalariek ez zieten aukera garbiak sortzen utzi.
Hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituen Garoak, sailkapenean laugarren mantentzeko. Lasarteoriarrak nagusi izan ziren eta 15 punturekin sailkapenaren erdialdean daude orain.