Olaso eta Hernandez, ederki Irungo maratoi erdian

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 21a, 10:15
Mari Carmen Olaso. Arg: J. Zatarain.

Raul Gomez Margallo herritarrak hirugarren postuan amaitu du hamar kilometrotako proba

Irungo Maratoi erdia eta hamar kilometrotako proba lehiatu dira. 11 lasarteoriatar izan dira bertan lasterka, lau maratoi erdian eta zazpi hamar kilometrotako proban eta batzuk podiumera igo dira.

Maratoi erdian Mari Carmen Olaso eta Naiara Hernandez zazpigarren eta bederatzigarren zan dira sailkapen orokorrean, hurrenez hurren. Mailari dagokionez, Olaso 1:34:14, 50 urte baino gehiagoko beterano mailako bigarren sailkatua izan da eta Naiara Hernandez senior emakumezkoenean, 1:36:12.

Hauetaz gain, Leonardo Juarezek, 1:33:53, eta Arantza Zapatak, 2:02:15, igaro dute 21 kilometro baino gehiagoko lasterketako helmuga.

Halaber, Raul Gomez Margallo herritarrak Unai Arroyo eta Jose Antonio Gomez de Arribaren atzetik amaitu du hamar kilometro proba. 33 minutu eta 39 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko.

Gorka Gil (00:36:47), Jon Altuna (00:39:00), Javier Martin (00:51:50), Jesus Lopez (00:51:51), Felix Rosado (00:54:13) eta Oscar Garcia (00:59:03) dira hamar kilometrotako lasterketan parte hartu duten gainontzeko lasarteoriatarrak.