LOKEko gimnasta gazteak bikain Eskolarteko B mailan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 21a, 09:50
Eneritz Diaz de GuereƱu ariketa egiten. Arg.: LOKE Gimnastika

LOKEko gimnastika erritmikoko eskolarteko mailako txikiek lehen lehiaketa izan dute igandean, Donostiako Karmelo Balda kiroldegian eta emaitza bikainak erdietsi dituzte.

Alebin B mailan, Eneritz Diaz de Guereñu nagusi izan da. LOKEko ordezkariek jakitera eman dutenez, "gimnastaren trebetasuna dela eta, epaileek hurrengo saioan bakarka A mailan eta taldean B mailan lehiatzeko baimena eman diote".

Maila berean, Maitane Sarmiento hirugarren sailkatu da eta Landaberri taldea bosgarren amaitu du saioa pilota eta esku hutsik lan egin eta gero.
Infantil B mailan, guztiek uztaiekin egin dute lan. Alexia Barquin bigarren izan da, Aitana Molano eta LOKEko taldea berriz, bosgarren.
LOKEko arduradunak oso pozik daude gimnasta gazteek egindako lanarekin.