Hainbat domina, piano jaialdian

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 21a, 09:30
Arg.: Lasarte-Oriako Udal Musik Eskola

Lasarte-Oriako Musika eskolako ordezkaritza izan zen Andoaingo 14. piano jaialdian, otsailaren 16an eta 17an. 

Zuriñe Sarasola eta Junkal Arrese-Igor irakasleek prestatutako 9 gaztek parte hartu zuten maila ezberdinetan: Gari Iraola, Aiora Toquero, Haritza Diaz de Gereñu, Maddi Fernandez, Nahia Goenaga, Leire Lopez, Araitz Ramos eta Unax Goenaga. Ilusio handia zuten gazteek eta amaieran, domina eta diplomak eskuratu zituzten.