Alex Saleta, Espainiako selekzioarekin

Txintxarri 2019ko ots. 20a, 16:21

Europako txapelketa prestatzeko astebete kontzentratuko da taldearekin, Madrilen eta Portugalen. 

Espainiako errugbiko selekzioak deitu du Alex Saleta lasarteoriatarra, eta kontzentratuta egongo da 18 urtez azpiko taldearekin otsailaren 25tik martxoaren 3ra bitartean. Europako txapelketa prestatzeko aprobetxatuko du hautatzaileak. Saletak entrenamendu batzuk egingo ditu Madrilen, eta ondoren Evora hirira abiatuko da taldearekin, Portugalera. Litekeena da herrialde horretako selekzioarekin lagunarteko partida bat jokatzea. Zarautz/Beltzak taldean jokatzen du Saletak. Taldekide ohi bat izango du lagun selekzioan, Miarritzen jokatzen uden Urko Zumeta zarauztarra.