Malen Urkiri eta Ane Asensio ederki aritu dira Gipuzkoako boccia txapelketan: bigarren eta hirugarren postuak erdietsi dituzte, hurrenez hurren. Aniztasun funtzionala duten kirolarientzat espreski diseinatutako kirola da boccia. 1984. urtetik da kirol paralinpikoa.
Arratsaldean ere ederki aritu dira urdin-beltzak. Gipuzkoako slalom txapelketa jokatu dute, eta oztopoak gainditzen benetan trebeak direla erakutsi. Erlojkuaren aurka aritu dira kirolari batzuk, ibilbidea nork azkarrago osatuko. Ostadar Inklusioko hiru kide igo dira podiumera: Ander Goenaga, Ane Asensio eta Xuban Santin. Lasterketa kronometratuan ere hiru gaztetxo horiek izan dira azkarrenak, orden berean. Azkenik, Goenagak txapeldunen txapelduna proba irabazi du. "Lan bikaina egin dute kirolari guztiek", nabarmendu du Jurgi Olasagasti entrenatzaileak. Gorka Uzkudunen lana azpimarratu du prestatzaileak: "Gaur debutatu du boccian zein eslalomean; ederki aritu da".