Eskalada ikastaroa 9-12 urte bitarteko haurrentzat

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 15a, 15:21
LASARTE-ORIAKO UDALA

Hilaren 23an egingo dute doako saioa; parte hartzaile kopurua mugatua da, izena eman behar da kiroldegian

Eskaladan lehen pausoak ematen  hasteko saio berezia antolatu dute 2007-2010 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia hilaren 23an egingo dute Michelingo kirol guneko rokodromoan, 16:00etan hasita. Interesa dutenek kiroldegian eman behar dute izena. Parte hartzaile kopurua mugatua denez, izen-emate hurrenkera kontuan hartuko da. Jarduera doakoa da udal kirol azpiegituren bazkideentzat.