25 urte bete ditugu, guztiei esker

babestutako-edukia 2019ko ots. 12a, 11:57
Mende laurdeneko ibilbidea osatu du Lasarte-Oriako Meka Leku akademiak. Denbora horretan guztian bertako ikasle izan direnei eskerrak eman nahi dizkiete. Ehunka haurrei irakasteko aukera izan dute, baina irakasleek esan dute ikasleengandik "askoz ere gehiago" ikasi dutela
Hogeita bosgarren urteurrena beteko du Meka Leku akademiak datorren asteartean. Urte horietan guztietan bezero izan dituzten ikasle eta gurasoei eskerrak eman nahi dizkiete, hogeita bost urtez bidelagun izateagatik.
Asko izan dira akademiaren filosofiarekin bat egin eta urteetako konfiantza erakutsi dutenak. "Gure ikasleekin enpatizatu eta elkarrekin euren zailtasunak gainditzen saiatu gara", azaldu du irakasle lantaldeak. Meka Lekuko irakaskuntza balioetan oinarrituta dago: "Inteligentziaz harago, konstantzia eta eguneroko lana dira garrantzitsuak helburuak lortzeko, eta gu hori trasmititzen saiatu gara urte hauetan guztietan".
 
Konfiantza
"Gure irakaskuntzan konfiantza dutela ikusteak harro sentiarazten gaitu". Horregatik, 25 urte igaro arren, hasierako ildo horretatik lanean jarraitzeko eta egunetik egunera hobetzeko konpromisoa dute bertako irakasleek, betiere euren filosofia ahaztu gabe. "Inteligentziak eta tituluek ez gaituzte definitzen, ondoko balioek baizik: errespetua, zintzotasuna, borroka eta konstantzia".