Hasi da Itsaspeko Nazioarteko Zinemaldia, haurrak erdigunean jarrita

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 11a, 19:27
Landaberriko Haur Hezkuntzakoak AZTIko bi aditurekin egon dira, herrialde aberastuek sortzen dituzten plastiko kopuru handiei buruz hizketan

Hasi da dagoeneko Itsaspeko Nazioarteko Zinema. Hilaren 25era harte, itsasoaren inguruko dokumental eta film ugari emango dituzte Manuel Lekuona kulturgunean. Gaztetxoak izan dira lehen protagonistak, eurak izango baitira etorkizuneko itsasoaren zaintzaileak. Itsaspean amaitzen duten plastikoei buruz hitz egin dute AZTIko bi aditurekin. Horrez gain, hainbat ikus-entzunezko ikusi dituzte. 

Bestalde, erakusketa ere ireki dute. Egunero, 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik iazko argazki irabazleen galeria, kultur etxean.