Ana Agirrek irabazi du Ttakuneko zozketa

Ostiral honetako Barrikoterako bi txartel irabazi ditu

Ttakunenean Barrikotea egingo dute ostiral honetan, eta oraindik badago denbora izena emateko, asteazkenera arte. Ana Agirre Beldarrainek ez du zertan izena eman beharko, kultur elkarteak egindako zozketan bi txartel egokitu baitzaizkio. Ostiral iluntzean egingo dute Barrikotea, 21:00etan. Txorizo egosia, bakailau tortilla, saiheskia, entsalada, gazta, irasagarra, intxaurrak, kafea eta kopa egongo dira.