Ostadar inklusioa, saskibaloi eta atletismo txapelketetan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 8a, 10:45
Ostadar SKTko Inklusio taldeko hainbat kide Euskadiko selekzioarekin izan dira lehian Espainiako txapelketan

Ostadar SKT Inklusio taldeko kideak lehiaketaz lehiaketa dabiltza. 

Pasa den asteburuan, Ander Altuna, Manex Pagola eta Ander Goenaga gazteak Iurgi Olasagasti teknikariarekin batera, Madrilen izan ziren Euskadiko selekzioarekin, Espainiako Gurpildun Aulkiko Saskibaloiko Txapelketan aritzeko.

Bestalde, Ezequiel Hernandez, Ane Asensio, Xuban Santin, Diana Benedicto eta Iñigo Benedicto atletek Espainiako Kluben Kopako jardunaldietan lehiatu zuten. Urtarrilaren 27an, berriz, Gipuzkoako Atletismo Txapelketan proba egokituetan ere parte hartu zuten.