Judoko Euskadiko junior txapelketa lehiatu dute igandean Hernanin. LOKEko Almi Camposek borrokaz borroka brontzezko domina erdietsi du.
Poz handiz hartu du ere LOKEko Eneko Eizagirrek Espainiako txapelketarako sailkapen zuzena. Martxoan Madrilen izango du hitzordu garrantzitsua. Bestalde, alebinek Gipuzkoako taldekako txapelketan parte hartu dute. "Lan ederra egin dute, eta judo ona erakutsi dute", adierazi du Gorka Aristegi entrenatzaileak.