Ahal Du Lasarte-Oria Puedek zerrenda kideak aukeratu ditu

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 8a, 10:00
Asteburuan egindako hauteskunde primarioekin, udal hauteskundeen zerrendagaiak aukeratu ditu alderdiak

Ahal Du Lasarte-Oria Puede (ADLOP) alderdiak asteburuan ebatzi zuen maiatzeko udal hauteskundeetara zein ordezkari aurkeztuko dituen. Alderdiaren ohiko erabakitze prozesuari jarraituta, kideen eskuetan zegoen ardura hori, eta horregatik, hauteskunde primarioak egin zituzten larunbat goizean kultur etxean. Edizio hau ixterako emaitzak ez dituzte publiko egin. 

Bozkatzera joan zirenek zerrenda nork osatuko duen eta zein hurrenkeratan erabaki behar zuten. Bere burua aurkeztu duten zazpi lagunen artean, hiru emakumezko eta lau gizonezko, aukeratu behar izan zuten: David Ares, Beatriz Aygues, Alejando Herrero, Elena Murillo, Alexander Pozo, Tania Rodriguez eta Miguel Tolosa. 

Zalantza nagusia alkategai nahiz eta lau urtez proiektuburu nor izango zen argitzea zen. Lehian, egungo zinegotzi, Ares, eta Tolosa zeuden. 

ADLOPek ibilbide laburra badu ere, sorreratik ordezkariak ditu udalean. Izan ere,udal hauteskundeetan 2015ean parte hartu zuen lehenengoz, eta hiru zinegotzi lortu zituen.