Manifestaziora deitzeko argazkia

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 7a, 19:01
Otsailaren 23an manifestazio jendetsua egin nahi dute erraustegiaren aurka, eta argazkia ateratzeko gelditu dira igandean,

Gurasos elkarteak otsailaren 10ean, igandean, kultur etxean jarri du hitzordua, 12:00etan. Talde argazkia aterako dute otsailaren 23ko manifestaziora deitzeko. Bideo baten bidez aurkezpen publikoa egingo dute, eta azken berriak emango dituzte: publiko egingo dute erraustegiaren kontratua.