Markesina berria jarriko dute Oriako autobus geralekuan

Markesina berria jarriko dute Oriako autobus geralekuan
Karmengo kaperaren ondoan jarriko dute Oriako autobus-geraleku berrirako markesina

Karmengo kaperaren ondoan jarriko dute Oriako autobus-geraleku berrirako markesina. Construcciones Metalicas Biok enpresari adjudikatu zaio ia 12.000 euroko kostua duen lana. Markesina hango gurasoen aspaldiko eskakizuna zen eskolarako autobusaren zain  dauden bitartean haurrak eguraldi txarretik babesteko.