Bizitza oso baten errekonozimnedu publikoa jaso zuten atzokoan Lasarte-Oriako jubilatu eta erretiratuek. Zazpi ehundik gora pertsona bazkaltzera elkartu ziren Michelingo kirol guneko frontoian eta jai giro ederrean dantzaldia ere izan zuten animatuenentzat bazkalostean. Aurretik, Ohiko meza izan zen San Pedro parrokian eta jarraian, Biyak Bat elkarteko abesbatzak kantaldia eskaini zuen Zero Sette Akordeoi Orkestrak lagunduta.
Arestian aipatu bezala, adineko herritar ugari elkartu zen bazkarian eta guztietan zaharrenak Margarita Pinedo (1915-02-23) eta Agapito Garcia (1918-03-16) izan ziren.
Baina atzo bazkaria izan bazuten, adineko pertsonei urtero egiten zaien omenaldiko ekitaldiak duela egun batzuk hasi ziren. Hain zuzen ere, azken bi astetan ekitaldi desberdinak izan dira Biyak Bat elkartean, hala nola, mugimendu eta karta jokoak, Extremadura Etxeak Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako haurren artean antolatzen duen poesia eta marrazki lehiaketa eta urrezko ezteiak bete dituzten bikoteei ematen zaizkien oroigarri banaketa.
Jarraian, lehiaketa bakoitzean sarituak izan direnen izenak doazkizue.
Marrazki eta olerki
lehiaketako irabazleak
Marrazki lehiaketan 7 eta 9 urte bitartekoen mailan Andrea Gonzalez izan zen irabazlea, Asier Hazas bigarren eta Leire Chorro hirugarren.
Marrazki lehiaketan 10 eta 12 urte bitarteko mailan, Asier Arteaga nagusitu zen, Ione Zabala eta Saioa Esnaola bigarren izan ziren eta Maitane Rebe hirugarren.
Euskarazko olerki lehiaketan 7 eta 9 urte bitarteko mailan, lehenengo saritua 8 urteko Zumaburu-Sasoeta ikastolako gela izan zen, Haitz Lopez bigarren eta hirugarren saria 8 urteko Zumaburu-Sasoeta ikastolako beste gelak eraman zuen.
Euskarazko olerki lehiaketan 10 eta 12 urte bitartekoen mailan, Andoni Amonarrizentzat izan zen lehen saria, Leire, Irune eta Igone hirukotearentzat bigarrena eta Gartzi Alcortarentzat hirugarrena.
Gaztelerazko olerki lehiaketan 7 eta 9 urte bitarteko mailan, Ohiane Lizaso, Ines Marguello eta Marta M saritu zituzten. 10 eta 12 urte bitartekoen mailan, aldiz, Julen Legarra Natalia eta Sara Andreu.
Mugimendu jokoak
Toka txapelduna gizonetan Ruben Rodríguez eta txapeldun ordea Prudencio Olano. Emakumezkoetan, Asun Etxezarreta irabazle eta txapeldun ordea Isabel Rey. Rana txapelduna gizonetan Ruben Rodríguez, txapeldun ordea Jacinto Acosta; txapelduna emakumezkoetan Isabel Rey, txapeldun ordea Asun Etxezarreta. Bote txapelduna gizonetan Ruben Rodríguez eta txapeldun ordea Emilio Barcena. Txapelduna emakumezkoetan Mª Luisa Miguel, txapeldun ordea M Cruz Jaca.
Mahai jokoak
Mus txapeldunak Alfredo Moreno eta Antonio Navarro. Txapeldun ordeak Martín-Molpeceres bikotea. Tutean, txapeldunak Alfredo Moreno eta Antonio Navarro eta txapeldun ordeak Camilo Do Pozo eta Heliodoro Rojo. Escoban, txapeldunak Pepi Sarriegi eta Itziar Camarero-Nuñez eta bigarren, Jose Luis Mendiluce- Martín Molpeceres. Chinchon txapelduna Angel Rama eta txapeldun ordea Itziar Camarero. Rabinoan, txapelduna Antonia Sastre izan zen Isabel Calleren aurretik.
Briscan, Victoria Molero, Guillermo Rico eta Begoña Alvaro irabazle eta Basilisa Mendez, Isabel Barquilla eta Miren Plaza hirukotea bigarren. Punttuan Asun Etxezarreta eta Jose Irurzun nagusi. Txapeldun ordeak Ana Alargunsoro eta Pakita Zabala izan ziren.
Urrezko ezteiak
Jarraian, urrezko ezteiak betetzeagatik oroigarriak jaso zituzten bikoteak. Sebastian Garcia eta Maria Alvarez (1957an ezkonduak); Mariano Sanchez eta Regina Martin (1956); Antonio Candela eta Maria Garcia (1957); Julian Bueno eta Carmen Macho (1957); Jose Vallejo eta Lyubo Garmendia (1957); Emeterio Curiel eta Dioni Garcia (1957); Miguel Artola eta Mertxe Irizar (1957); Jose Ramon Etxeberria eta Mª Isabel Murguiondo (1957); Jaime Goizueta eta Juanita Yaben (1957); Luis Garcia eta Maria Braceras (1957); Eloy Arroyo eta Isabel Usabiaga (1957); Andres Herrero eta Hilaria Prieto (1957); Eulogio de la Serna eta Mª Carmen Arana (1957); Manuel Lopetegui eta Telli Garcia (1957); Felix Lera eta Mikeli Santamaria (1957); Xavier Bardaji eta Maritxu Zuriarrain (1957); Eduardo Aldazabal eta Angelita Goizueta (1957).•