Txantxo jantziak prestatzeko tailerrak antolatu ditu Ttakun Kultur Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 6a, 17:13
Otsailaren 16an, 17:00etatik 18:30era; eta otsailaren 20ean, 17:30etik 19:00etara izango da, anbulategiko bigarren pisuan. Informazio gehiago jaso eta izena emateko, Ttakunen.

Euskal inauteriak otsailaren 23an ospatuko dituzte; ez da denbora gehiegi geratzen, beraz, mozorroak prestatzeko. Ttakun Kultur Elkarteak txantxo jantziak prestatzeko tailerra antolatuko du. Otsailaren 16an eta 20ean izango dira, anbulategian, arratsaldez. Ttakunen bulegoan, 943 37 14 48 zenbakian edo watsapp bidez 695 785 389 telefonoan eman daiteke izena. Ondokoa eraman beharko dute parte hartzaileek: lastozko txanoa eta etxean dituzten oihal zaharrak.