Kuadrizepseko tendoian min hartuta, gutxienez lau hilabetez egongo da bajan Aimar Olaizola, eta, horrenbestez, binakako txapelketa galduko du. Ligaxka fasea amaitzeko hiru partida falta dira, eta laugarren tokian sailkatuta daude Olaizola eta Jon Ander Albisu atzelaria. Postu horri eutsis gero, bigarren faserako sailkatuko lirateke. Edonola ere, goizuetarrak ezingo du jokatu, eta bere ordez Axier Arteaga Lasarte-Oriako pilotari gaztea arituko da igande honetan, Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrenaren aurkako partida erabakigarrian. Edonola ere, Baiko enpresak oraindik ez du baieztatu ea Arteagak ordezkatuko duen txapelketa osoan.