Makil hotsak goizean eta arratsaldean. Eguraldiak mehatxua egin arren, ez zen nahikoa izan Santa Ageda bezpera zapuzteko. Goizean eguzkiak lagundu zuen Landaberriko Haur eta Lehen Hezkuntzako koplak berotzen. Herriko kaleak zeharkatu eta Okendo plazan eskaini zituzten abestiak. Santa Agedako argazki galeria osoa hemen.
Arratsaldean ere bildu ziren santu eskean. Xumelak Okendon hasi zuen ibilbidea, eta Erketzek Santxo tabernan, iluntzera arte kantuan aritzeko. Zabaletan ere eztarriz sano dabiltzala erakutsi zuten, sagardotegira joan aurretik.