Kirol jarduera puntualen laguntzak bost elkarteentzat

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 3a, 10:00
Kirol jarduera puntualentzako 2018ko diru-laguntzak ebatzi ditu udalak. Lasarte-Oriako 5 elkartek 10.126 euro jasoko dituzte guztira

Jarduerak honakoak dira: Ostadar SKTk antolatutako XXIII Lasarte-Oria Bai! Kross Herrikoia, Saskibaloiko VI. 3x3 Txapelketa, Saskibaloiko Selekzioen Topaketa eta Bolo eta toka I. Joxe Zapirain Omenaldia; Texas Lasartearra sustatutako 2017 urteko San Silvestre lasterketa; Eguzki Areto Futbola taldeak prestatzen duen III. Gabonetako Areto Futbola txapelketa; Buruntzaldea IKTren XIX. Lasarte-Oria Igeriketa Saria eta Masterrak Itsasora Kanpusa, eta azkenik, Sasoeta Sasoianek antolatutako III. Jose Martija Txapelketa.

Honez gain, Ostadar SKTk Jon Tecedor bekako 1.800 euro jasoko ditu. Beka hau kirol minoritarioak sustatzera zuzenduta dago.