Garoa tabernaren garaipena etxean, Idiazabalen aurka

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 1a, 10:50
Borrokatutako garaipena eskuratu dute areto futboleko Garoa tabernako seniorrek Maialen Chourraut kiroldegian

1-0 nagusitu dira Reformas Idizabalen aurka; defentsa lanean ongi aritu dira bi taldeak; azkenean, Ane Izagirreren gol bakarri esker lortu dituzte hiru puntuak.

Clinica Aldaz eta Isu Leihoak taldeek ez dute horrenbesteko eraginkortasunik erakutsi. Lehenak Oiartzunen aurka galdu du (1-6). Bigarrenak polemikaz zipriztindutako partidan galdu dira. Izan ere, Antiguokoren aurka 3-3 zihoazenean epaileak ez du ontzat hartu gol bat, ateko sarea hautsita zegoelako. Hurrengo jokaldian sartu dute 4-3koa antiguotarrek. Lasarte-Oriako jokalari bat kanporatu dute ondoren, eta etxekoek partida erabakita utzi dute 5-3koarekin.  Bestalde, jubenilek eta kadeteek haien partidak irabazi dituzte, Luberri eta Eskoriatzaren aurka.