Asier Pozo lasarteoriatarra, Gipuzkoako pistako txapelduna

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 1a, 10:20
Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako Beñat Carbayeda eta Haimar Etxeberria bigarren eta hirugarren izan dira

Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako junior eta kadeteek Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten. Asier Pozok junior mailako garaikurra eskuratu zuen; kadete mailan, berriz, Beñat Carbayeda bigarren izan zen, eta Haimar Etxeberria hirugarren.

Asier Pozoren lehen urtea da junior mailan. Aurten juniorrek 23 urtez azpikoekin lehiatu dute. "Lasterketak gogorrak eta bizkorrak izan dira junior mailako txirrindularientzat", azaldu du Buruntzazpiko entrenatzaile Eugenio Pozok. 

Gipuzkoako Txapelketan lau probatan parte hartu behar izan dute gazteek: scratch, tempo, kanporaketa eta puntuaketa. Lauen puntuak batuta erabaki da sailkapena.

Asteburu honetan, Beñat Carbayeda eta Asier Pozo Gipuzkoako selekzioarekin Bordelen izango dira lehian, Frantzian. Bikotekako Madison proban parte hartuko dute.