Dantza, hotzari aurre eginez

Dantza, hotzari aurre eginez
Euriari eta hotzari aurre eginez, Plaza Dantza taldeko kideek hilabeteroko hitzorduari eutsi zioten igandean

Euriari eta hotzari aurre eginez, Plaza Dantza taldeko kideek hilabeteroko hitzorduari eutsi zioten igandean. Ateri zegoenean Okendo plazan; euria edo txingorra zegoenean udaletxeko arkupeetan. Umore ona nagusi, ederki mugitu zuten gorputza taldeko kideek muxiko eta dantza ugariren doinu eta erritmoari jarraiki. Lasarteoriatar bat baino gehiago harrituta haiei begira geratu zen.