Azkeneko aldiz itxi ditu ateak aste honetan Echarri argazkilaritza dendak. Erretiroa hartuko dute Juan Estebanek eta Margarik, eta festa txiki batekin agurtu zituzten bezero eta lagunak. Bizitza osoa dendari eman ostean, eskerrak emateko baliatu zuten azken eguna. Jende ugari bildu zen asteazken iluntzean agurtzeko erabili zuten lunch-era.