Emakumezko eta gizonezkoen finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte larunbatean, Michelinen. Goizeko 08:30ean hasiko dira jokatzeko txandak zehaztuko dituzten zozketak egiten.
Gizonezkoak arituko dira lehenik. Ategorrietak, Segurak, Urnietak eta Legazpiak neurtuko dituzte indarrak finalerdietan. Bi talde garaileek jokatuko dute finala gero.
Emakumezkoen finalerdietan, berriz, Zeraingo bi talde, Villabona eta Gabiria lehiatuko dira, eta hemen ere, bi talde garaileek neurtuko dituzte indarrak finalean.
Lasarte-Oriako Ostadar taldea Aian arituko da, igandean, bikotekako txapelketan.