Leire Martin, Euskal Herriko txapelduna

Leire Martin, Euskal Herriko txapelduna
Lasarte-Oriako Maialen Chourraut igerilekuan jokatu dute Euskal Herriko luzera handiko txapelketa. Eneko Elizasu txapeldunorde izan da, eta Nora Imaz hirugarren. Nerea Santosek eta Aintzane Sarobek ere emaitzak ona eskuratu dituzte lehiaketan

Euskal Herriko distantzia luzeko txapelketak hartu zuen larunbatean Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekua. Bost lasarteoriatar lehiatu dira bertan, eta emaitza onak lortu dituzte. Gizonezkoek ekin zioten norgehiagokari. Eneko Elizasu izan zen Buruntzaldea IKT-ko lehen igerialaria. Hasieran neurria hartzea kosta egin bazitzaion ere, proba "bikain" kudeatu zuela jakianarazi du Borja Apeztegia igeriketa taldeko arduradunak. 24 minutu eta 26 segundu behar izan zituen 2.000 metroko saioa amaitzeko. Marka pertsonal berria ondu du, eta txapeldunorde geratu da lasarteoriatar gazteak.

Emakumeen txanda izan zen gero. Nora Imaz, Nerea Santos eta Aintzane Sarobe igerilariak "gogotsu" aritu ziren eta marka pertsonal berriak lortu dituzte hauek ere. Imaz hirugarren sailkatu zen. 
Aintzane Sarobek 26 minutu eta segundu bat behar izan ditu 2.000 metroko proba amaitzeko, baina 1.500 metrora iristean, marka pertsonala ere lortu du (19:21,39). Nerea Santosek, berriz, distantzia eta erritmo "altuagoan" egin du proba. 25minutu eta 35 segunduko denboran amaitu du saioa, eta Aintzanek bezala, 1.500 metrotan marka hobetu du (19:06,38).

Guztietan azkarrena Nora Imaz izan zen; 25 minutu eta 28 segundu behar izan ditu proba osatzeko, eta 2.000 metrokoan zein 1.500 metrokoan marka pertsonala lortzeaz gain, 14 urteko errekor berriak ezarri ditu.

3000 metrotan 

Leire Martinek parte hartu du 3.000 metroko proban eta 36 minutu eta 23 segundu behar izan ditu saioa amaitzeko. Denbora horrekin, 16 urteko errekor berria ezarri du, eta baita 2000 metroko pasean (24:08,17); 1500ekoan (18:04,67); 800ekoan (9:34,10) eta 400 metrokoan ere (4:44,44). Junior mailan "erabat nagusi" izan da eta absolutu mailako sailkapen orokorrean bigarren emakume azkarrena izan da.

Bestalde, Nahia Zudairek Gazteen mailako Igeriketa Egokituko Espainiako AXA Txapelketan parte hartuko du, Valdemoron, bihar eta etzi,  Euskadiko Selekzioarekin.