Jon Presa, Mugerzan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 16a, 19:13
Lasarteoriatarrak lasterketa amaitzea lortu du; kenyarrek ez dute bikoiztu

Jon Presa herritarrak eta Trinko triatloi taldeko kideak Elgoibarko Mugerza krosa bukatzea lortu du. Balentria handia da, munduko korrikalari onenetarikoek parte hartzen baitute, eta bikoiztuak diren korrikalariak kanporatuak izaten dira. Ia erdiak izan ziren kanporatuak igandean. 75. egin zuen herritarrak. Hilaren 27an Donostiako Nazioarteko Krosean arituko da.