Batzar irekia egingo du EH Bilduk gaur, Merceron

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 15a, 13:56
Udal hauteskundeetarako zerrenda hizpide izango dute, 19:00etatik aurrera.

Gerturatzen ari dira maiatzeko udal eta foru hauteskundeak, eta alderdiak buru belarri daude zerrendak eta hautagaitzak prestatzen. Ostegunean, EH Bilduk batzar irekia egingo du. Zerrenden inguruan hitz egingo dute, batzar irekian, 19:00etan, Mercero aretoan. EH Bilduren estatutuen arabera, urtarrilaren 14tik 27ra luzatuko da zerrendaburuak aurkezteko epea. Zerrenda osatzeko, ordea, otsailaren 25etik aurrera aurkeztuko dituzte hautagaitzak.