Gabonak eta gero, zelaietara itzuliko dira herriko errugbilariak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 11a, 14:00
Universitario Bilbao Rugby taldearen aurka jokatuko du Babyauto Zarautz RT-ek igandean, Michelinen

Euskal Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatuko dute Babyauto Zarautz RTko errugbilariek, igandean. 12:15ean hasiko da partida, Michelingo zelaian, eta Universitario Bilbao Rugby taldea izango dute aurkari.

Babyauto Zarautzeko lehen taldeak, berriz, Zarautzeko Asti zelaian jokatuko du, larunbatean. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da El Salvador B, Valladolideko taldearen aurkako norgehiagoka. Liga Nazionaleko zilar mailako hamalaugarren jardunaldia izango da.

Gabonetako atsedenaldia 

Etenaldia izan dute kirolariek Gabonetan, baina erabat indarberrituta itzuliko dira asteburuan zelaietara

14 urtez azpiko errugbilariak, aldiz, Iruñan arituko dira. Gipuzkoako Ligako partida jokatuko dute Iruñaren aurka.